2007-03-26

zergatik HAUR JOLASAK?

Mundua mundu denetik, herri guztiek ardura eta arreta bereziz ziurtatu dute beren folklorea hurrengo belaunaldiei transmititzea, transmisio horretan herri oso batek hainbat mendetan metaturiko jakintzaren berri zuzen-zuzenean ematen zaielako belaunaldi gazteei. Gurean ere halaxe izan da oraintsu arte; hau da, euskaldunoi ahoz aho iritsi zaizkigu gure arbasoek behinola asmaturiko ipuin, kondaira, atsotitz, igarkizun, jolas, kanta eta enparauak. Alabaina, azken hamarkadetan gure zaharrengandik jasotzen genuen herri jakintza ia erabat etenda gelditu da, ohitura sozialen aldaketa, hedabide, globalizazio eta, hitz batez esateko, besterenganatze kulturalaren eraginez. Eten hori geldiarazi nahian, oso ideia ona iruditu zait interneten jokoei buruzko blog bat egitea. modu honetan, guztiontzat eskugarri egongo da hainbat informazio jokoen inguruan.

#argazkia#

No hay comentarios: