2008-06-12

2007-05-29

jolasa PSIKOMOTRIZITATE GELAN

Psikomotrizitate gela leku oso aproposa da jolasa eta kirola elkarrekin lantzeko.
Psikomotrizitate gelan gauza pilo landu daitezke eta modu ezberdin askotan gainera.
Gorputz eskema lantzeko adibidez besoak altxatu eta alboetara mugitu, oinak mugitu, birak eman… dezakete.
Orekako saio batean ariketa hauek oso aproposak dira: bankuen gainetik pasa, obstakuluak jarri bankuan, bankua tobogan moduan jarri, bankuak bota.. baita beste edozein materialarekin egin daiteke adibidez sokekin.
Oso garrantzitsua da saioa hasi aurretik arauak finkatze eta egingo diren ariketa guztiak oso ondo azaltzea ikasle guztiek ondo jakiteko zer den egin behar dena.

2007-05-21

jolastu LIBURUEKIN

Haurrek literaturarekin duten lehen kontatua abestiei esker daukate. Geroago ipuinak kontatuko dizkiete eta haiek irakurtzen ikastean liburuak irakurriko dituzte.
Haur liburitegietan haurrek liburuak ikusi, irakurri, hauekin jolastu ahal dute haiek nahi duten momentuan. Ez da egokia irakurtzeko ordutegi bat ezartzea haurrei baina, bai ohitura egokiak jarri behar dira. Haurrek erabaki behar dute irakurri nahi duten liburua haien gustuen arabera.

2007-05-15

jolasa eta MUSIKA

Musika eta jolasak elkartzea oso gomendagarria da, batez ere eskolako lehen urteetan. Aukera pillo daude: musika entzunez jolastea, abestuz jolastea…
Haurrentzat oso dibertigarria izango da eta gainera kontzeptu asko ikasiko dituzte: zenbakiak, koloreak, tamainak…
Gero eta gehiago lantzen da musikoterapia Haur eta Lehen hezkuntzako geletan.

Consumer aldizkarian esaten duten moduan hauxe da musikoterapia: Musikoterapia dugu aukera ez ofizial horietako bat. Musikan eta terapian oinarritua, baliagarri agertu da gaixotasun zehatz batzuk dituztenentzat; eta heziketa mailako ezgaitasunak konpondu eta gaixoak bergizarteratzeko bideak jartzen ere laguntzen du.

Musikoterapia klase barruan ikasleen kontzentrazioa lortzeko, erlajazioa lantzeko, sozializazioa lantzeko... erabil daiteke

2007-04-30

jolas SINBOLIKOA Piaget-en ustez

Piageten ustez, joku sinbolikoa bost etapa ezberdinetan sailkatzen da.

1.ETAPA:
- Kategoria pre-sinbolikoa (12-17 hilabete bitartean)
Eguneroko bizitzan agertzen diren objektuen balioa ezagutu. Umeak eguneroko bizitzan erabiltzen dituen gauzak errepikatzen ditu nahiz eta momentu horretan beharrezkoa ez izatean (adibidez: hutsik dagoen edalontzi batetik edan).

- Ekintza sinbolikoak bere gorputzean (16-18/19 hilabete bitartean)
Bere gorputzarentzat erabiltzen dituen gauzekin jolasten du. Honetarako, objektu eta jostailu handiak erabiltzen ditu, zeintzuk eguneroko bizitzan gehien erabiltzen dituenak diren (adibidez: telefonoz hitz egiten duela egiten du).

2. ETAPA:
- Integrazioa eta deszentralizazioa (18-19 hilabete bitartean)
Berak egiten dituen gauzak eragina dute pertsonetan eta objektuetan (adibidez: panpina bati janaria ematen dio).

- Jokalari eta jostailuen konbinaketa (18/20-22 hilabete bitartean)
Egiten dituen ekintzak eragina daukate pertsona edota objektu desberdinetan (adibidez: janaria ematen dio amari gero panpinari eta gero hartzari).
Bi jostailu konbinatzen hasten da (adibidez: botilatik ura botatzen du edalontzi batera).
Etapa honen amaiera objektu batzuk, miniaturan daudenak, identifikatzen hasten dira.

3. ETAPA:
- Akziozko eskemak edo hasierako akzioen sekuentziazioa (22-24 hilabete bitartean)
Eguneroko esperientziak antzezten dituzte (adibidez: aita eta ametara jolasten dira). Gertakizun arinak edo isolatuak dira, bi edo hiru akziozkoak. Maiz, akzio hauek ilogikoak izaten dira (adibidez: panpina orrazten du gero lotara eramaten du eta geroago berriz orrazten du). Oraindik erabiltzen dituen objektuak handiak eta benetakoak dira, nahiz eta, miniatura batzuk izendatzeko gai izan. 24 hilabetetik aurrera, panpinei antzezlan aktiboagoa ematen die (adibidez: panpina jauzten bada esaten du mina hartu duela).

4. ETAPA:
- Sekuentziazioa-ordezko objektuak (30 hilabetetik aurrera)
Ikusitakoa antzezten du (adibidez: medikuetara jolasten du). Akziozko sekuentziak (medikua anbulantzian doa, sukarra neurtzen dio gaixoari eta pilula bat ematen dio), sekuentziak ez zeuden aurretik planifikatuak. Hasieran (30 hilabetekin), gertakizunak arinak dira, objektu errealistak behar ditu eta rolak oso arin aldatzen dira. 3 urtetik aurrera, jokoa sekuentzia handiagoak eta zehatzagoak izaten ditu. Hasieratik objektuak irudikatzeko beste objektu batzuk erabiltzen ditu (adibidez: kutxa bat ohe bat da).

5. ETAPA:
- Ordezkapena eta planifikazioa (3.5 urtetik aurrera)
Aurretik pentsatutakoa egiten du, dena planifikazio baten ondorioa da.


#argazkiak: lehenengoa eta bigarrena#

2007-04-27

jolas SINBOLIKOA

Joku sinbolikoa agertzen hasten da umeak bi urte dituenean. Garai honetan, irudikapena eta hizkuntza garatzen dira. Une honetan inportanteena da umea gai dela errealitatea islatzeko, bai denboran eta bai espazioan, gai da objektuekin hitz egiteko hauek aurrean ez daudenean, kapaza da beste pertsona bat balitz bezala jokatzeko... Hau da, irudikatzeko gai da.

Joku sinbolikoaren dimentsioak lau dira. Dimentsio hauek orden bat jarraitzen dute, batzuk besteak baino lehenago agertzen dira zeren eta heldutasun kognitibo desberdina behar baitute. Lau dimentsio hauek elkarlotzen dira egiturarekin, adierazi eta adierazlearekin, planifikazioa eta haurtzaroaren deszentrazioarekin.
Hauek dira dauden 4 dimentsio desberdinak:

1. Integrazio dimentsioa lotzen da jokoaren egitura konplexuarekin. Nicolich, Bates eta beste batzuk egiaztatu dute pausu bat dagoela akzio islatuetatik akzio konbinatuetara (normalean lortzen dira bi urte inguruan).

2. Ordezkatze dimentsioak bere baitan hartzen du irudikatutako objektuaren eta sinbolikoaren arteko erlazioak. Lehengo momentu batean kointzidentzia agertzen da: pistola bat irudikatzeko, pistola bat erabiltzen dute. Geroago, umeak ordezkatzen dituzte objektuak beste batzuengatik zeintzuk gordetzen dituzte zerikusi txikia edota ez dute zerikusirik.
3. Lehenengo bere gorputzean eta gero kanpora. Besteok pasiboak ziren eta gero aktiboak izango dira.
4. Planifikazioa.




#argazkiak: lehenengoa eta bigarrena#

2007-04-25

jolasen LIBURUAK

Iaz, Oiartzungo hiru gurasoek (Nekane Martiarena, Xabier Susperregi eta Iñigo Izargarai) jolasen liburu bat egin zuten. Euskaraz soilik egindako betiko jolasen lehen bilduma da.
Haurrek jolasteko mila aukera dituzte, gurasoek hori aprobetxatu nahi izan dute. Baita, jolasak taldean eta euskaraz izatea sustatu nahi dute. Betiko Jolasak izeneko liburua Euskal Herriko hainbat saltokitan ere eskura daiteke jada.
(informazio hau erabili.com orrialdetik hartu dut )