Piageten ustez, joku sinbolikoa bost etapa ezberdinetan sailkatzen da.
1.ETAPA:
- Kategoria pre-sinbolikoa (12-17 hilabete bitartean)
Eguneroko bizitzan agertzen diren objektuen balioa ezagutu. Umeak eguneroko bizitzan erabiltzen dituen gauzak errepikatzen ditu nahiz eta momentu horretan beharrezkoa ez izatean (adibidez: hutsik dagoen edalontzi batetik edan).
- Ekintza sinbolikoak bere gorputzean (16-18/19 hilabete bitartean)
Bere gorputzarentzat erabiltzen dituen gauzekin jolasten du. Honetarako, objektu eta jostailu handiak erabiltzen ditu, zeintzuk eguneroko bizitzan gehien erabiltzen dituenak diren (adibidez: telefonoz hitz egiten duela egiten du).
2. ETAPA:
- Integrazioa eta deszentralizazioa (18-19 hilabete bitartean)
Berak egiten dituen gauzak eragina dute pertsonetan eta objektuetan (adibidez: panpina bati janaria ematen dio).
- Jokalari eta jostailuen konbinaketa (18/20-22 hilabete bitartean)
Egiten dituen ekintzak eragina daukate pertsona edota objektu desberdinetan (adibidez: janaria ematen dio amari gero panpinari eta gero hartzari).
Bi jostailu konbinatzen hasten da (adibidez: botilatik ura botatzen du edalontzi batera).
Etapa honen amaiera objektu batzuk, miniaturan daudenak, identifikatzen hasten dira.
3. ETAPA:
- Akziozko eskemak edo hasierako akzioen sekuentziazioa (22-24 hilabete bitartean)
Eguneroko esperientziak antzezten dituzte (adibidez: aita eta ametara jolasten dira). Gertakizun arinak edo isolatuak dira, bi edo hiru akziozkoak. Maiz, akzio hauek ilogikoak izaten dira (adibidez: panpina orrazten du gero lotara eramaten du eta geroago berriz orrazten du). Oraindik erabiltzen dituen objektuak handiak eta benetakoak dira, nahiz eta, miniatura batzuk izendatzeko gai izan. 24 hilabetetik aurrera, panpinei antzezlan aktiboagoa ematen die (adibidez: panpina jauzten bada esaten du mina hartu duela).
4. ETAPA:
- Sekuentziazioa-ordezko objektuak (30 hilabetetik aurrera)
Ikusitakoa antzezten du (adibidez: medikuetara jolasten du). Akziozko sekuentziak (medikua anbulantzian doa, sukarra neurtzen dio gaixoari eta pilula bat ematen dio), sekuentziak ez zeuden aurretik planifikatuak. Hasieran (30 hilabetekin), gertakizunak arinak dira, objektu errealistak behar ditu eta rolak oso arin aldatzen dira. 3 urtetik aurrera, jokoa sekuentzia handiagoak eta zehatzagoak izaten ditu. Hasieratik objektuak irudikatzeko beste objektu batzuk erabiltzen ditu (adibidez: kutxa bat ohe bat da).
5. ETAPA:
- Ordezkapena eta planifikazioa (3.5 urtetik aurrera)
Aurretik pentsatutakoa egiten du, dena planifikazio baten ondorioa da.
#argazkiak: lehenengoa eta bigarrena#
2007-04-30
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario